XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Kultur, kirol eta hezkuntza elkarteek dirulaguntzak eska ditzakete udalean

Eskaerak ekainak 11 aurretik aurkeztu behar dira. Xole ARAMENDI.

Zarauzko Udaleko Kultura, Kirol eta Hezkuntza Departamentuaren aurrekontuak 1.990 urterako diru irabazia helburutzat ez duten entitateei eskeiniko zaizkien subentzioetarako partidak onartu ditu eta beraz, aipatu elkarteek dirulaguntzak eska ditzazkete udalean.

Udalak argitaratu dituen oinarrien arauera, herrian beren ekintza aurrera daramaten eta Gasteizko Erregistroan izena emanda eta legez eraturik dauden kultur, kirol eta hezkutz elkarteek jaso ditzakete.

Kultur eta kirol elkarteei dagokionez, alde batetik, kultura eta kirol arloan eskatzailea den elkarteak jarraipen eta egonkortasun frogatua izan beharko du; bestalde, aurkezten den urteko egitaraua, garatuko den alorraren lagungarri izatea eta azkenik, proposatzen den egitarauarekin ongarri suertatuko den pertsona kopurua eta ekintza eta bazkide kopurua zehaztu beharko da; honekin batera, ondorengo faktoreak izango dira kontutan: biztanleari orokorki aurkezten zaion egitarauaren zabalpena, taldearen jarraipena bermatuko duten arduradunen osaketa, udalak ezartzen dituen erizpideen arauera, ekintzaren garapenean euskararen erabilpena eta azkenik, Zarauzko udalaren egitarauarekiko elkarte eskatzailearen lankidetza.

Kultur elkarteentzat, kontutan izango diren ezaugarriak hauek izango dira: euskararen bultzapena, euskal kulturaren bultzapen eta irakaskuntza, elkarteen konposaketa gazteen eta gurasoez oinarriturik egotea.

Kirol elkarteentzat bigarren mailako gazte ekintzak bultzatzea eskatzen da.

Hezkuntz taldeen eskeintza erizpideak, berriz, honokoak izango dira: lehentasunezko interesa duten hezketa egitarauak (euskara, pedagogi ekintza osagarriak); subentzioa izan dezaketen beste ekintzak (informatika, bide heziketa, plastika eta musika).

Eta honekin batera, eskola kanpoko ekintzak (bidaiak, kirolak, kultur ikustaldiak, aldizkari argitalpenak, egunkariak, irtenaldiak, akanpadak, emanaldiak...).

Hartzaileen betebeharrak Interesaturik dauden kultur eta kirol taldeek ondorengo dokumentazioa bidali beharko dute udaleko Kultura, Hezkuntza eta Kirol Departamendura: Gasteizko Elkarte eta Entitate Erregistroan izena emanda egotearen ziurtagiria, nortasun identifikazio fiskalaren fotokopia, oinarri hauekin batera doan subentzio eskaera eredua betetzea, eta aurreko urtean jasotako subentzioari eman zaion erabileraren justifikazioa.

Guzti hau datorren ekainaren 11 aurretik bidali beharko da udaletxera.

Hartzaile gertatzen diren elkarteak 1.900eko azaroak 30 baino lehen ondorengo dokumentazioa aurkeztu beharrean aurkitzen dira: aurrera eramen den egitarauaren memoria zehaztua, sarrera eta gastuen balantzea eta eratu dena aurrera eraman dela ziurtatzen duen dokumentazio grafikoa, argazkiak edo ikusentzutekoak (kartelak, liburuxkak, prentsa oharrak...).

Hezkuntz arloko taldeek ere dokumentazio bera aurkeztu beharko dute aurtengo azaroaren 31 aurretik.

Elkarte guzti hauen subentzioen ordaina, berriz, 1.991ko otsailean egingo du udalak.